Albisteak

Bihurtu KALEak BALE

Ekainak 5 ingurumenaren nazioarteko eguna. Egunotan egiten duzun plana egiten duzula, eraman poltsa bat bideko zaborra jasotzeko. Biltzen duzunaren argazki bat bidali Danbolinera!

Bueltatxo bat ematera zoazela, txakurra paseatzera, umeekin Bainuetxeko buelta egitera, Lasao aldera, Iraetara, mendira… Bildu bideko zaborra eta bidali argazki bat info@danbolin.eus helbidera edo 722 60 92 65 telefono zenbakira. Etxean geundenean bazterrak garbi bazeuden, horrelaxe jarrai dezaten nahi dugulako!

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide