Albisteak

“Bihurtu KALEak BALE” ingurumen kanpainak aurrera darrai

Ingurumenari dagokionean, hain beharrezkoa den kontzientziazioa landu asmoz, jarri zuen Danbolinek Udalarekin elkarlanean “Bihurtu KALEak BALE egitasmoa martxan. Helburua ez da zabor asko biltzea ez eta egoera honetan talde handietan garbiketa egitea ere, baizik eta keinu txikiak eginez eragitea eta ingurukoei ikustaraztea.

Konfinamenduan kale eta bazterrak garbi zeuden eta ateratzen hasi garenean berriro lehengo “normaltasunera” itzuli gara kaleetako zikinkeriari dagokionean.

“Bihurtu KALEak BALE” kanpainari amaiera emateko, datorren asterako hitzordu txikiak jarriko ditugu herri eta auzoetan:

Ekainak 15, astelehena:

-12:00etan San Joan ermita atarian

-16:00etan Lau Iturrin

-17:30ean Kiroldegiko aterpean

Ekainak 16, asteartea:

-17:30ean Arroagoiko frontoian

Ekainak 17, asteazkena:

-17:00etan Aizarnako plazan

Ekainak 18, osteguna:

-17:00etan Arroabeko frontoian

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide