Albisteak

Binakako Laboral Kutxa Master txapelketako final erdietarako txartela eskuratu du Naroa Agirrek

Binakako Laboral Kutxa Master txapelketako final erdietara sailkatu da Naroa Agirre arroarra. Olatz Arrizabalaga du bikote Agirrek txapelketa honetan. Atzo jokatu zuten final laurdenetako partida Ainhoa Ruiz de Infante eta Arrate Bergararen aurka, Asteasun eta 22 eta 4 gailendu ziren Agirre eta Arrizabalaga. Final erdietako partidak martxoaren 20an jokatu dira, Irunen.
Aurtengo txapelketan hamasei pilotarik soilik hartu dute parte, zortzi bikotetan banatuta. Hasiera batean 80 pilotarik eman zuten izena baina pandemia dela eta, murrizketak egin behar izan dituzte antolatzaileek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide