Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoan nekazaritza ekologikoaren alde ari den Biolur elkarteak 30. urteurrena ospatuko du datorren igandean, uztailak 9, Iraetan. Goizean batzar nagusia egingo dute eta eguerdian Amillubi Txiki baserria eta inguruko lurrak bisitatuko dituzte. Gero bazkaria egingo dute frontoian, eta ondoren kontzertua izango da.
Ospakizunetan parte hartu nahi dutenek, gaur iluntzera arte izango dute izena emateko aukera, Biolurrera deituta (943 76 14 47) edo biolur.eus webgunean.
Hemen egitaraua:
10:30 Bazkideei zuzendutako batzar nagusia
12:30 Amillubi Txikira bisita
14:00 Ekitaldia
14:30 Bazkaria
16:30 Monsanto Kilombo taldearen kontzertua