Albisteak
“Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argituz” hitzaldia eskainiko du Eguzki Iraolagoitiak Zestoan
— 2023-02-24Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, “Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argituz” hitzaldia eskainiko du Eguzki Iraolagoitiak Zestoan. Esukaraz eta Gaztaleraz saio bana eskainiko du: euskarazko saioa otsailaren 28an izango da, eta gaztelerazkoa, martxoaren 2an, 17:00etatik 18:30era bitartean.
Bi saioetan bizitzaren bukaerako kontzeptuak argitzen saiatuko da Iraolagoitia. Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argitzen saiatuko da Eguzki Iraolagoitia zestoarra. Norberak dituen aukerak eta eskubideak izango ditu hizpide, zaintzarekin edota tratamenduen intentsitatearekin zerikusia dutenak: gaixotasun aurreratua, terminala, zaintza aringarriak, sedazioa, eutanasia eta abar. Horri lotuta, “Aurretiazko Borondateen Dokumentua” zertan datzan ere azalduko du.
Egin zaitez bazkide