Albisteak

Bueltan dira Zestoa Osasuntsu taldearen saioak

Hasi dute ikasturtea Zestoa Osasuntsu taldeko kideek. Orain arte ez dute saio presentzialik egin baina konfinamendu garaian ere ez dira geldik egon,  kirola egiten jarraitu dute etxean.  Zestoan, Arroabean eta Aizarnan egiten dituzte saioak eta erantzun bikaina izaten dute. 2015ean sortu zen egitasmoa, hirugarren adineko jendea soinketa egitera gonbidatzea helburu.

Egoera dela eta, aurten, Zestoan hiru taldetan banatu behar izan dute, gelaren edukiera eta parte hartzaileen arteko distantziak mantendu ahal izateko. Saioen iraupena murriztu behar izan dute, amaitutakoan desinfekzio lanak egiteko. Herriguneko taldeak beteta daude baina Arroabea edo Aizarnako taldeetan parte hartu nahi dutenek oraindik aukera dute.

Informazio gehiagorako deitu kiroldegira 943 14 79 42.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide