Bueltan gara!

Kaixo antzerkizaleok!

Indarrak hartuta, ikasturte berriari ekiteko gogoz gaude. Helduen taldeok urrian emango diogu hasiera ikasturte berriari, eta aurreko urteetako lan-ildoak jarraitzeko asmoa dugu.

Honetaz gain, Azpeitiko Dinamoarekin elkarlanean talde berri bat irekiko bertan, urritik ekainera bitarteko ikastaro bat emango delarik Amancay GaztaƱagaren eskutik. Plaza batzuk geratzen dira oraindik. Ondorengo loturan informazio guztia:

https://dinamoa.jimdofree.com/asl/

Haurrek eta gaztetxoak ere hasiak dira ikasturte berrian. Aurtengoan, berrikuntza gisa 4 eta 15 urte bitartekoek ere aukera edukiko dute antzerkiaren munduan murgiltzeko.

Beti bezala gure ateak irekita daude zuentzat, edozein zalantza edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero idatz gaitzazue eromenprodukzioak@gmail.com helbidera edo deitu 636906737 telefonora.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide