Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Covid-19 izurriteak eragindako kalteak arintzeko diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia argitaratu du Zestoako Udalak. Alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak ekarritako kalte ekonomikoak izan dituzten norbanako, familia, ostalaritza eta komertzio txikiei zuzendutako laguntza izango da. 50.0000 euroko diru-lerroa da eta bi zatitan banatuko dute; 30.000 euro merkatariei zuzendutako laguntzentzat eta 20.000 familia eta norbanakoentzat. Diru-laguntza eskatzeko epea maiatzaren 19ra arte luzatuko da.
Eskaerak internet bidez egin beharko dira. Udalak prestatuko inprimaki bat bete eta errolda@zestoa.eus helbidera bidali beharko da.
Deialdiari buruzko informazio gehiago hemen.