Albisteak

Covid-19aren intzidentzia tasaren igoeragatik Zestoan ezarri diren neurri murriztaileen alkatetza jakinarazpena

Mikel Arregi Ertxin alkateak kaleratu berri duen oharra da ondorengoa:

“Osasun agintaritzak gaurko egunez argitaratu duen buletinean Zestoako intzidentzia tasa metatua 539koa izanik, 44/2020 lehendakaritza dekretuko neurriak buletina argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartzeko agindua ematen duenez, bihartik aurrera salbuetsitako jarduerengatik izan ezik, intzidentzia tasa metatua 500etik beherakoa izan arte herria itxi egingo da, ostalaritza jarduerarekin batera.

Neurri murriztaile horiei, eskola kirol jardueratako entrenamenduak eta kirol lehiaketa saioak bertan behera uztea gehitu behar zaizkie.

Aitzitik, udal zerbitzu guztiak, hala nola: udaletxea, udal kiroldegia eta liburutegia, bestelako agindurik ematen ez den bitartean, irekita egongo dira.”

Zestoan, 2020ko urtarrilaren 21ean

Mikel Arregi Urrutia
Zestoako alkatea



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide