Albisteak

Dagoeneko Erlo Telebista ikusi daiteke Zestoan

Herritarrek euren telebistak berriro sintonizatu beharko dituzte kate hau ikusi ahal izateko.

Zestoako Udalak Abaila Kooperatibarekin sinatutako lan hitzarmenaren ondorioz, honek pasa den astean amaitu zituen Endoian telekomunikazio dorrea eta Erlo Telebistako transmisorea jartzeko lanak. Ondorioz, dagoeneko herrian Erlo Telebista doan ikusteko aukera dago. Horretarako herritarrek etxeetako telebistak berriro sintonizatu beharko dituzte. Herrigunean ikusteaz gain, auzoetan ere ikusi daiteke Erlo Telebista.

Bestalde, telekomunikazio dorrea fisikoki Zestoako udalerrian kokaturik dagoenez, Zestoako Udalak, Zumaiako eta Aizarnazabalgo Udalekin izenpeturiko hitzarmenaren harira, hemendik aurrera aipatutako bi udalerri horietan ere Erlo Telebista ikusteko aukera izango dute.

Aipagarria da, instalatu den azpiegituraren horniketa energetikoa berriztagarri bidez egingo dela eta Zestoako Udalak bertako euskal komunikabideekin dituen hitzarmenak direla eta, Erlo Telebistaz gain etorkizun hurbilean beste tokiko telebistak ikustea ere ahalbidetuko dela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide