Albisteak

Danbolinek ere Korrikako lekukoa hartuko du larunbatean

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia larunbatean iritsiko da herrigunera, eta eragile askok hartuko dute lekukoa. Danbolinek ere, beste urte batez, lekuko-hartzea erosi du beste eragile batzuekin batera.

17:35ean Gurutzean hartuko dugu lekukoa, eta herri irteeraraino eramango dugu. Bazkide guztiak animatu nahi ditugu gure zatian parte hartzera.

Zatoz eta parte hartu 24. Korrikan!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide