Albisteak

Danbolineko Bazkide Batzarra

Kaixo, bazkide:

Urtero egiten dugun bazkide batzarrerako gonbita egiteko idazten dizugu. Maiatzaren 19an, ostegunean, izango da arratsaldeko 19:00etan Zestoako Kultur Etxean.

Landuko diren gaiak:

  • 2015eko memoria eta balantze ekonomikoa.
  • 2016ko egitasmoa eta aurrekontua.

Gure proiektua handitzen doa, aurreko urtean danbolin.eus web orria jarri genuen martxan eta pertsona bat jarri genuen weberako lanean bi ordura. Proiektua sendotu nahi badugu, egunean bi ordu gutxitxo dela ikusi dugu. Hau horrela, webeko arduraduna egunean lau ordura hasi da lanean. Autofinantzaketari dagokionez, ahalegin berezia egin beharrean gaude aurten.

  • Kuota igoera.

Danbolinek bi euskarri ditu: aldizkaria eta weba. Proiektua handitu dugu baina aldi berean gastuek ere gora egin dute. Bazkideek onartzen baduzue, kuota 25 eurotik 30 eurora igoko dugu. Orain arte urte bukaeran kobratu izan dugu, kuota igoz gero, bi zatitan kobratzea proposatzen dugu.

  • Bazkideen ekarpenak, galderak.

Aldizkaria denon artean hobetzeko, zure ideia eta ekarpenak beharrezkoak dira.

Batzarrera etortzerik izango ez bazenu, zure ekarpena idatz dezakezu eta maiatzaren 19a baino lehen utzi gure postontzian (Kultur Etxeko sarreran). Edo info@danbolin.eus helbidera bidali zure ekarpena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide