Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gustatu al zaizue aurtengo Danbolineko egutegia?
Oraindik ale batzuk geratzen badira ere, asko dagoeneko saldu dira! Beraz, norbaiti oparitzeko asmotan bazabiltza edo oraindik erosi ez baduzu, gogoratu Potxolo dendan, Ogi Berri okindegian, Fati tabernan eta Portale Kulturgunean dituzula salgai, 12 euroan.
2026ko egutegiak, gainera, herritarren parte-hartzearekin egin ditugu. Hilabete bakoitzeko irudia herritar batek egina da: Eini Izeta, Cristina Sánchez, Devi López, Miguel Santamaría, Oihane Goikoetxea, Maider Arsuaga, Lurdes Unanue, Aiora Urbieta, Itziar Elorza, Eztizen Elorza, Amaia Subinas eta Aritz Galdona.