Albisteak

Danbolineko erredakzioko ate irekiak, bihar, astelehena, arratsaldeko 18:30ean

Danbolinzulo Kultur Elkarteak 23 urte beteko ditu urrian. Aitzakia polita iruditu zaigu gure asteroko erredakzioko ateak irekitzeko eta bilerak nolakoak izaten diren herritarrei erakusteko. Horretarako, bihar, urriak 9, bilduko gara, arratsaldeko 18:30ean, kultur etxean.

Danbolineko bulegoa ezagutzen duzu? Aldizkarirako gaiak nola erabakitzen ditugun jaki nahiko zenuke? Gairen bat proposatu, agian? Galderaren bat?

Gustura entzungo genuke odola borborka duen gaztearen hitza, baita esperientziaz betetako beteranoarena ere.

Denok osatzen dugu Danbolin herri proiektua, zenbat eta herritar gehiagok parte hartu, orduan eta abera-tsagoa izango da.

Zatoz!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide