Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskal kostaldeko museoen hilabetearen arira, Danbolinzulo haitzulora irteera egin dute gaur hainbat lagunek. Herritarrek aspaldidanik ezagutzen dute Danbolinzulo koba. Kondairak dio, bertan, herriko danbolinteroak lapurtutako ardiak hil eta gatzatuta edukitzen zituela ezkutuan. Hortik bere izena. Duela urte eta erdi inguru ordea, 18.000 urte baino gehiago dituzten margoak aurkitu zituzten bertako miaketa lanetan aritu ziren Antxieta elkarteko kideek. Lan horri eskerrak, besteak beste, ahuntz, orein eta zaldi irudiak ikusi ahal izan dituzte bertaratu direnek.