Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo egin zen danborrada antolatzeko bilera. Aurrez, zenbait taldek aurten jende gutxiago izango dela danborradan adierazi zutenez, taldeak biltzeko beharra ikusi zen. Talde gehienek, ordea, oraindik ez dakite zehazki zenbat kide izango diren. Beraz, datorren asterako kopuruak zehaztea eskatu zaie eta horren arabera erabakiko da aurreko urteetan bezala bost txarangarekin edo laurekin irten. Hau horrela, taldeetako kideei, lehenbailehen danborradan irtengo diren edo ez konfirmatzeko eskatzen zaie.
Bestalde, aurtengo ibilbideak eta kokapenak zehaztu zituzten taldeek.