Albisteak

Dantza eta musika ikastaroetan izen emateko aukera osteguna arte zabalik

Ostiralean hasiko da Plaza Dantzen oinarrizko ikastaroa. Azaroak 3tik hasita abenduaren 15 arte, ostiraletan 17:00etatik 18:00etara kiroldegian izango dira ikastaroa osatzen duten 6 saioak.

Izen emateko epea ostegun honetan amaituko da eta kiroldegira joan behar da, 12 euroko prezioa du eta plazak mugatuak direla eta gutxi geratzen direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Musika familian tailerrak, hurrengo eguna, azaroak 4an, izango du hasiera kiroldegian baita ere. Lantegi hau, 2 eta 3 urteko umeei zuzenua dago eta bi txandatan burutuko da, lehena 10:15etik 10:45era eta bigarrena 11:15etik 11:45era. Kasu honetan, lehen txandan izen emateko aukera bakarrik geratzen da, bigarren txanda osatua bai dago. Parte hartu nahi izan ezgero liburutegian eman behar da izena.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide