Dantzan hasteko prestatzen

2020. urtea gorabeheratsua izan dugu arlo guztietan eta Itxaropena dantza taldearen jardunari ere bete-betean eragin dio COVID-19ak. Martxan hasteko ahalegin bat edo beste egin dugu, baina herriko egoera edo ezarritako murrizketak tarteko, ikasturtea ezin izan dugu hasi. Baldintzek uzten badute, asmoa da urte berriarekin batera dantzan hastea. Horretarako izen-ematea ireki eta taldeak antolatuta utzi nahi ditugu urtea amaitzerako. Gero, baimena eman ahala, dantzan has gaitezen.

2020/2021 ikasturtean, euskal dantzetan izena emateko aukera zabalduko dela adierazi nahi dugu. Beraz, izena eman nahi duenak, ondorengo leku eta egunetan egin dezake:

  • LEKUA: Idiazpiko lokalean
  • EGUNA: Abenduak 10 eta 11 (osteguna eta ostirala)
  • ORDUA: 17:30-18:30
  • ADINA: 5-6 urtetik aurrera (1. mailakoak)
  • PREZIOA: 50€



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide