Albisteak

Datorren asteburuan hasiko dute denboraldia Zestoako Futbol Taldeko hainbat taldek

Aurredenboraldia amaituta, 2019-2020 denboraldiari ekingo diote datorren asteburuan Zestoako Futbol Taldeko hiru taldek. Erregional mailako mutilek, Aretxabaletaren aurka jokatuko dute lehen partida, arratsaldeko 15:45ean, Iraetako futbol zelaian. Jubenilek ere Iraetan jokatuko dute estreinuko partida. Igandean izango da hitzordua, arratsaldeko 16:00etan, Urolaren aurka. Azkenik, kadeteek Orion jokatuko dute, larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Nesken taldeek berriz, datorren asteburuan ekingo diote denboraldiari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide