Albisteak
Datorren ostegunean Zestoako KZgunea zabalik egongo da
— 2024-07-12Datorren ostegunean, uztailaren 18an, Zestoako KZgunea zabalik egongo da. KZgunea informazioaren eta komunikazioaren teknologietan trebatzeko zentroen sare publikoa da eta oinarrizko azpiegiturak herritarren eskura jartzeaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du. Horretaz gain BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren edo Metaposta zerbitzuren tramitazioak ere egiten dira bertan.
Zerbitzua goizeko 09:00etatik 13:00etara zabalduko da kultura-etxean kokatua dagoen KZguneko gelan eta erabili ahal izateko hitzordua eskatu behar da 945 062 555 telefonoan edo https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua webgunean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide