Albisteak

Dena prest Amillubin larunbateko Udaberriko festarako

Maiatzaren 10ean, larunbatean, izango da Amilibia baserriko lurretan, jaia eta hausnarketa uztartuko dituen Udaberriko festa. Etorkizuneko elikaduraren inguruko gogoeta egin, eta jaiaz gozatzea du helburu festak. Amillubi proiektua babesteko eta gastuei aurre egiteko, bazkarirako eta arratsaldeko jaialdirako sarrerak hartu beharko dira. Bazkarirako txartelak 10 euroko prezioa du, eta arratsaldeko ekintzetan parte hartzeko txartelak, berriz, 10 eurokoa. Umeek arratsalde pasa doan izango dute eta bazkaria 7 euroren truke.

Goizean erreleboa eta kolektibotasuna ardatz izango duten bi mahai-inguru izango dira “Nork ekoiztuko du etorkizuneko janaria?” galderaren harira. Goizeko 10:00etan agroekologiako antolaketa-kolektiboko esperientziak izango dituzte mintzagai eta 12:00etan “Erreleboari adi! Erantzunak bizi-esperientzien ahotik”. Arratsaldean hainbat emanaldi kultural izango dira eta egunean zehar nekazal-tresna eta produktuen bigarren eskuko azoka, umeen txokoa (zaintza izango du goizean zehar), jan-edan agroekologikoak,… bakarrizketa, poesia musikatua, musika zuzenean…

9:30 Ongi etorria

10:00 Hitzaldia: Agroekologiako antolaketa-kolektiboko esperientziak

12:00 Hitzaldia: Erreleboari Adi! Erantzunak bizi-esperientzien ahotik

14:30 Bazkaria

16:00etatik aurrera:

-Lide Arregiren bakarrizketa

-Ipuin kontalaria haurrentzat

-Ezpelura burura/ Elektropottotte/ La Jodedera/DJ Kukubeat

 

Informazio praktikoa eta oharrak

Ingurua errespetatu eta logistika errazte aldera, aparkalekua Iraetako futbol zelaian izango da, eta handik oinez bertaratu beharko da Amilibia baserriraino. Bidea asfaltatu gabeko lurrezko pista da eta ez dago oso baldintza egokitan. Oinez bertaratzeko zailtasunik izanez gero, lehenago jarri Amillubiko kideekin harremanetan (koordinazioa@amillubi.eus // 943 76 14 47).

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide