Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur, astelehenez, emango zaio hasiera Donosti Cup, Nazioarteko Futbol Txapelketari. Txapelketa hau dagoeneko Estatuko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta nazionalitate ezberdinetako talde ugari biltzen ditu. 33. edizio honetan, 30 herrialde desberdinetako 900 talde arituko dira lehian.
Datozen egunetan, Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan jokatuko dira partidak, eta, beste urte batez, Iraetako futbol zelaia ere izango da txapelketaren egoitzetako bat. Bihartik hasita, ostiralera bitartean, 18 partida izango dira ikusgai bertan.
Zestoa Futbol Taldeko talde bat ere arituko da aurten Donosti Cup txapelketan. B19 kategorian lehiatuko dira, hau da, 19 urtetik beherako mutilen artean. Bihar, asteartea, hasiko dute txapelketa, 15:30ean, Sagc Cestas talde frantziarraren aurka, Zarauzko Asti futbol zelaian. Hurrengo bi norgehiagokak etxean jokatuko dituzte. Lehena asteazkenean izango da, 13:20an, Urnietako taldearen aurka; bigarrena, ostegunean, 19:00etan, Set 11 Esports talde kataluniarra izango dutelarik aurkari.
Iraetako futbol zelaian egunotan jokatuko diren partida guztiak ondorengo esteka honetan ikus ditzakezue, egin klik hemen.