Egoera honetan ere badugu zer ospatu

Gaur… guretzat egun berezia izan da…

Neurriak ahaztu gabe, baina 2020 urte honek sortu dizkigun kezken artean, itxaropena, poza eta maitasunaren lekuko izan gara…

Gure Ramon-ek 100 urte bete ditu… Eta bere ondoan, etxeko gazteenak, Cristianek 25 urtetxo… Biak elkarrekin bizi dira, biak elkarri errespetuz eta maitasunez begiratzen die, #elkarzainduz, biak bizitza istorio oso ezberdinak dituzte zintzilik bizkarrean, gogorrak biak, baina bidean gaur bezelako une goxoez beteak…

Zorionak bihotzez, bioi, baina batez ere zuri Ramon… 100 urte ez dira edonolaz betetzen…

Mila mila esker egun hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen guzti-guztioi…

Musika: LEOK’K – Urak hona ekarri nau




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide