Egoera onean dauden jostailu eta liburuen bilketa egiten ari da Ekain Guraso Elkartea
Danbolin— 2021-12-10Ekain Guraso Elkartea jostailu eta liburuen bilketa egiten hasi zen atzo arratsaldean. Gaur, ostirala, egingo dute bigarren bilketa, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, plazan. Bihar jasotako jostailu eta liburuakĀ musu-truk hartu ahal izango dira 10:00etatik 13:00era bitartean. Antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburua egoera onean dauden jostailu hauei beste etxe batzuetan erabilera ematen jarraitzea da.