Egoitz Imazi tokatu zaio Uzkudun harategiko Eusko Label otarra

Gabon aurretik hasi zen zozketa Uzkudun harategian, gainontzeko Eusko label harategi guztietan bezala. Harategi hauetako bakoitzak Label produktuz osatutako otarra eder bat zozketatu du Label produkturen bat erosten duten bezeroen artean. Aurten Basatxerri, Lumagorri edo baserriko txahalaren haragia erosi behar zen zozketan parte hartzeko.  Egoitz Imazi egokitu zaio aurtengo otarra.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide