Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Urte berriari ongietorria emateko, Gazte Asanbladako kideek urteko lehen ekintzak antolatu dituzte. Hain zuzen ere, egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako, hilaren 10erako. Askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango da etzi, besteak beste, tailerra, kirol ikuskizuna eta musika.
Eguna goizeko 11:30ean hasiko da Gaztetxean, Nola egin aurre faxismoari izeneko tailerrarekin. Arratsaldean, 17:00etan, kirol ikuskizuna izango da Kiroldegian. Ondoren, karropoteoarekin jarraituko dute eguna girotzen, eta 22:00etan hasita, DJ Gauarekin emango diote amaiera egunari. Gaztetxeko oholtzara igoko dira Kintana, Ace eta Costmix, MNX eta Murxi nahiz Kroke eta 3re disko jartzaileak.