Egun osoko egitaraua, langile kontrolpeko espazioen zaurgarritasun egoera salatzeko

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek langile kontrolpeko espazioen zaurgarritasun egoera salatuko dute datorren larunbatean, hilak 25, Azpeitian.

Datorren maiatzaren 25ean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladok egun osoko egitaraua antolatu dugu. Helburuak langile kontrolpeko espazioen zaurgarritasun egoera salatzea, eta langileon antolakuntza independentea hedatzera bidean, horiek duten garrantzia azpimarratzea dira.

Izan ere, modu honetako espazioak ezinbestekoak dira irabazi ekonomiko itsuan oinarritzen den sistema kapitalistaren logikari aurre egin, eta elkartasunean oinarritutako gizarte batera bidean pausoak ematen jarraitzeko.

Azken urteetan estatuak Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako mekanismoak gogortzen ari dira (okupazioaren aurkako legeak, okuparen figuraren desitxuraketa eta kriminalizazioa…). Esklabak Zentro Sozialistaren, Azkoitiko Gazte Asanbladaren eta Zestoako Gaztetxearen egoerak horren adierazle dira. Esaterako, Esklabetan ur edangarririk ez dago oraindik, Zestoako Gaztetxea desalojo arriskuan dago, eta Azkoitiko Gazte Asanbladak ez du bere jardun politikoa aurrera eramateko gunerik.

Hori dela eta, beharrezkoa da egoera hori ezagutarazi eta espazio horiei babesa adieraztea. Horri lotuta, hainbat ekintza egingo ditugu maiatzaren 25ean. Hasteko, goizean, 3×3 txapelketa egingo dugu Esklabetako atarian, eta ondoren, bazkaria egongo da. Arratsaldean kirol ikuskizunak (pilota, pala…) ikusteko aukera izango dugu Frontoi Txikin. Azkenik, gauean, kontzertuak eta DJak egongo dira Azpeitiko Gaztetxien.


Egitaraua:

11:00 3×3 txapelketa Esklabak Zentro Sozialistan (janaria eta edaria egongo da).
14:30 Bazkaria Esklabak Zentro Sozialistan.
17:00 Kirol ikusikiuzna Frontoi Txikin.
20:00 Kontzertuak eta DJak Gaztetxean.
Ukabil, Iltze eta Jipoituak.
DJ Traka eta matraka, DJ Murxi eta DJ Irure.

*Bazkarirako txartelak Haginpen salgai.
*3×3 txapelketako izen-ematea Haginpen, 657 644 457 WhatsApp zenbakian eta kontseiluaurolaerdia@gmail.com helbidean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide