Eguneroko lana eta usurbildarren bisita

Azken hilabetean atal honetan gure berririk izan ez baduzue ere, Santa Engraziako erlojuaren zaharberritze-lanek etenik gabe jarraitu dute aurrera auzolanean.

Erloju zaharra piezaz pieza askatu, eta pieza eta atal guztiei garbiketa sakon bat eman genien. Ondoren, erlojuaren atal bat muntatzen hasi ginen. Dagoeneko muntatu samartuta daukagula esan dezakegu, nahiz eta doikuntza-lan dezente gelditzen zaigun.

Bestalde, azaroaren 5ean, larunbatez, usurbildarren bisita jaso dugu. Han ere, gurearen antzeko zaharberritze-proiektua martxan jartzera doaz, eta gure funtzionamenduaren berri jasotzera etorri dira.

Azken hilabetean Erramun Legoia ere etorri zaigu beste pare bat aldiz, gure martxa ikusi eta iritziak ematera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide