Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, osteguna, Gurutze jubilatuen tabernan, 18:30ean hasita. Koalizioaren III. kongresua izango da batzarreko gai nagusia, eta hori lantzeko Nekane Zinkunegi EH Bilduko Gipuzkoako koordinatzailea izango da bertan.
Zestoako EH Bilduk dei egiten die herritarrei batzarrera joateko. Izan ere, nazio ikuspegitik ez ezik, gaia herri mailatik ere landuko da. Horregatik, garrantzitsua da zestoarren parte hartzea.