Albisteak

EH Bilduk ostiralean aurkeztuko du udal hauteskundetarako osatu duen zerrenda

Zestoako EH Bilduk datorren ostiralean, hilak 21, aurkeztuko du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaien zerrenda. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Laranjadi plazan. Koalizioak jakinarazi du ekitaldian datorren legealdiko ordezkari zein amaitzear den legealdikoek hartuko dutela parte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide