Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak batzar orokorra egingo du ostegunean

Ekain Guraso Elkarteak batzar orokorra deitu ostegunerako, maiatzaren 29rako. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua eskolako jangelan eta jakinarazi dutenez, behar duenarentzat zaintza zerbitzua egongo da.

Batzar honetan. alde batetik, elkarteko diruarekin zer egiten den azalduko da, eta bestetik, ikasturtean zehar lantzen diren proiektuen inguruko informazioa ere emango da. Bestalde, guraso elkartearen parte-hartzearen garrantzia ere azpimarratuko da bileran eta bide batez elkarteko kide izateko boluntarioak eskatu. Guraso elkartearen esanetan “bertako kide izatea seme-alaben ongizatean laguntzeko modu bat da” eta boluntario aurkezteko deia egin die gurasoei: “Guraso elkarteak zure energia, ideiak eta denbora behar ditu. Batu zaitez eta parte hartu hezkuntza-komunitate hobe baten eraikuntzan!”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide