Ekain Guraso Elkarteak eta Gaztelekuak gaztetxoentzako hainbat ekintza antolatu dituzte Gabonetarako
Danbolin— 2017-12-15
Datozen asteetan Gabonak ospatuko ditugu Zestoan ere. Jai egun horietarako hainbat ekintza antolatu dituzte Ekain Guraso Elkarteak eta Gaztelekuak.
Gaztelekuak antolatutako ekintzak (izen-emateak abenduaren 22a baino lehen):
- Abenduak 27: Sukaldaritza-tailerra: Pizzak (3.zikloa)
- Abenduak 28: Sukaldaritza-tailerra: Pizzak (DBH)
- Abenduak 29: Txuri-Urdinera arratsalde pasa (10 euro, 3. zikloa + DBH)
- Urtarrilak 2: 5 baietz! (3. zikloa)
- Urtarrilak 3: Hi selfie (DBH)
Ekain Guraso Elkarteak antolatutako ekintzak:
- Abenduak 22: sormen-tailerra eskolako jangelan (16:30-18:30). Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da.
- Abenduak 24: Olentzero etorriko da Lau-iturritik (17:30).
- Abenduak 26: txontxongiloak kultur etxean (17:30).
- Abenduak 28: yoga familian, eskolako gimnasioan (17:00-18:00).
- Abenduak 29: mugitu eta gozatu!!! Eskolako ginasioan 3-5 urte (17:00-18:00).
- Urtarrilak 3: esperimentuak 4-7 urte (16:30-18:00) eta 8-12 urte (18:00-19:30).Txikienentzat gimnasioa irekita egongo da. *Izena eman behar da
- Urtarrilak 4: gailetak prestatuko ditugu gaztelekuan (16:30). *Izena eman behar da
IRUZKINDU