Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak zaintza zerbitzua osatzeko azken deia egin du

Ekain guraso elkarteak, Herriko hainbat familiren beharrei erantzuna emanez, 2024-2025 ikasturtean zaintza zerbitzua eskaini nahi du,  hau aurrera eramateko 10 umeko taldea osatu behar da.

Oraindik kopuru horietara iritsi ez direla eta era honetara zaintza zerbitzua eskaintzea ezinezkoa izango dela jakinarazi dute. Horregatik, Guraso Elkartetik azken deialdia egin nahi dute, uste baidute zaintza zerbitzuak familia guztien ongizatea hobetu dezakeela.

Beraz, erantzunik eman ez duten edota interesa/beharra duten familiei dei egiten diete, Guraso Elkartearekin lehenbailehen harremanetan jartzeko.

Zerbitzuaren nondik-norakoak:

– Goizeko 8etatik 9etarako tartean, umea behar den orduan uzteko aukera.

– Eskola txikian utzi eta eskola handira joan behar duten haurrak begiraleek eramango dituzte.

– Kuota: 48’5€ (hileko/umeko)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide