Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekain haurreskolak 90 metro karratuko espazio berri batekin handitu ditu bere instalazioak, haurtzaindegi zaharraren ondoko lokala egokitu ondoren. Obra honen helburu nagusia ikastetxearen baldintzak hobetzea izan da. Izan ere, txiki geratu zen eta berriak haurrei ingurune zabalagoa eskaini die askatasun handiagoarekin mugitzeko eta jolasteko.
Plaza kopurua berdina bada ere, guztira 21 haur daude, areto ireki berriak banaketa eta erosotasun hobea emango die eguneroko jarduerei. Guztira 123.038,67 euroko inbertsioa egin da.