Albisteak

Zestoako XXIII. Ibilaldi Neurtua izango da larunbatean

23. urtea da Agiro Mendi Klubak Ibilaldi Neurtua antolatzen duela eta aurtengoa larunbat honetan, hilaren 21ean, izango da. Ohi bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran: bata, 20 kilometroko ibilbide motza, 458 metroko desnibelarekin; eta bestea, 27 kilometroko ibilbide luzea, 504 metroko desnibelarekin. Bi kasuetan, ibilaldia Zestoan hasi eta amaituko da, eta ibilbidean zehar Aizarnazabal, Indamendi, Urdaneta, Bekola eta Aizarna zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek.

Osteguna izango da izena emateko azken eguna. Parte hartzeko, 15 euro ordaindu beharko dira, eta trukean opari bana jasoko du bakoitzak. Izen-ematea herrikrosa.eus atarian egin beharko da. Antolatzaileen esanetan, momentuz 60 lagun inguru baino ez dira izena eman dutenak, eta herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide