Albisteak
Ekainaren 21ean izango den XXIII. Zestoako Ibilaldi Neurturako izen-ematea zabaldu dute
Danbolin— 2025-04-1723. urtea da Agiro Mendi Klubak Zestoako Ibilaldi Neurtua antolatzen duela eta aurtengoa ekainaren 21ean, larunbata, izango dela iragarri du. Ohi bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran: bata, 20 kilometroko ibilbide motza, 458 metroko desnibelarekin; eta bestea, 27 kilometroko ibilbide luzea, 504 metroko desnibelarekin. Bi kasuetan, ibilaldia Zestoan hasi eta amaituko da, eta ibilbidean zehar Aizarnazabal, Indamendi, Urdaneta, Bekola eta Aizarna zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek.
Izen-ematea jada zabalik dago, gaurtik, apirilaren 17tik, hasi eta ekainaren 19ra arte. Parte hartzeko, 15 euro ordaindu beharko dira, eta trukean opari bana jasoko du izena ematen duen bakoitzak. Izen-ematea herrikrosa.eus atarian egin beharko da.
Egin zaitez bazkide


