Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ekainberrik bat egin du ICOMek –museoen nazioarteko kontseiluak- antolatutako Nazioarteko Museoen Egunarekin. Hori dela eta, bihar, asteazkena, museoa doan bisitatzeko aukera izango da arratsaldeko 16:00etan. EkainFast bisita gidatua egiteko aukera izango da zehazki.
Gehienez hogei pertsonako taldea onartuko dute eta aurrez erreserba egitea ezinbestekoa izango da, 943 86 88 11 telefonora deituta edo info@ekainberri.con helbidera idatzita. Doako bisitaz gain, bihar bisita egingo duten ikastetxeek Ekainberriko oroigarri bat jasoko dute.