Albisteak

Ekintzaz beterik dator azaroa Gaztelekuan

Zestoako Gaztelekuak azarorako antolatutako ekintzen egitaraua kaleratu du, bai 3. zikloko ikasleentzat, baita DBHko nerabeentzat ere. 3. zikloko ikasleek ostegun arratsaldetan izango dituzte jarduerak, 16:30etik 19:00etara. DBHko nerabeentzako, berriz, ostiral eta larunbatetan egingo dira ekintzak, 16:00etatik 19:30era bitartean.

Hilabete honetan ere egitarau oparoa izango dute haur eta gaztetxoek:

Gaztelekua

Azaroak 6, osteguna: Itxita (3.zikloa)
Azaroak 7, ostirala: Nerabeen bilera, Alonderon (DBH)
Azaroak 8, larunbata: Margoketa-lanak (DBH)
Azaroak 13, osteguna: Jolas librea (3.zikloa)
Azaroak 14, ostirala: Margoketa-lanak (DBH)
Azaroak 15, larunbata: Margoketa-lanak (DBH)
Azaroak 20, osteguna: Sukaldaritza: krepak (3.zikloa)
Azaroak 21, ostirala: Sukaldaritza: krepak (DBH)
Azaroak 22, larunbata: Margoketa-lanak (DBH)
Azaroak 27, osteguna: Olentzeroa prestatu (3.zikloa)
Azaroak 28, ostirala: Olentzeroa prestatu (DBH)
Azaroak 29, larunbata: Jolas librea (DBH)

Barbantxo aisialdi taldea

(Parte hartzeko aurrez izena eman behar da WhatsApp bidez, 688 684 029 telefono zenbakian)
Herrigunean (HH): Azaroak 12 eta 26 (17:00, gaztelekuan)
Herrigunean (LH): Azaroak 14 eta 28 (17:00, gaztelekuan)
Aizarnan: Azaroak 14 eta 28 (17:00, kultur etxean)
Iraetan: Azaroak 7 eta 21 (17:00, elkartean)

Kontaidazu ipuin bat

Azaroak 4 eta 18: 17:30etan, Liburutegian

Txepetxa – Arroa Beheko aisialdi taldea

(Parte hartzeko aurrez izena eman behar da: txepetxaisialdiakm@gmail.com)
Azaroak 14 eta 28:
HH: 17:00-18:00
LH: 18:00-19:00
Elkargunean

ePelian

Azaroak 16, 23 eta 30: Kultur Etxean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide