Albisteak

Ekintzaz beterik dator martxoa Gaztelekuan

Datozen asteetarako gaztelekuko jardueren egitaraua aurkeztu dute. Ostegunetan, 16:30etik 19:00etara, 3. ziklokoen txanda izango da. Ostiral eta larunbatetan, berriz, 16:00etatik 19:30era, DBHkoen txanda izango da.

Hilabete honetan ere egitarau oparoa izango dute haur eta gaztetxoek:

Martxoak 6, osteguna: Jolas librea (3.zikloa)

Martxoak 7, ostirala: Martxoaren 8ko tailerrak plazan (DBH)

Martxoak 8, larunbata: Jolas librea (DBH)

Martxoak 11, asteartea: Ihes-gela (1.zikloa eta 2.zikloa). 16:45-17:30, 17:45-18:30 eta 18:45-19:30 izango dira ordutegiak. Parte-hartu nahi duenak gaztelekuan eman dezake izena edo 688 684 029 zenbakian WhatsApp bidez.

Martxoak  13 eta 20, ostegunak: Ihes-gela (3.zikloa)

Martxoak 14, ostirala: Ihes-gela (DBH)

Martxoak 15, larunbata: Udaleku itxietarako izen-ematea (DBH)

Martxoak 21,22,28 eta 29: Udalekuetako izen-ematea (DBH)

Martxoak 27, osteguna: Udalekuetako izen-ematea (3.zikloa)

Barbantxo

(Parte hartzeko aurrez izena eman behar da WhatsApp bidez, 688 684 029 telefono zenbakian)

Zestoan (HH): Martxoak 12 eta 26 (17:00, gaztelekuan)

Zestoan (LH): Martxoak 7 eta 21 (17:00, gaztelekuan)

Aizarnan: Martxoak 7 eta 21 (17:00, kultur etxean)

Iraetan: Martxoak 14 eta 18 (17:00, elkartean)

 

Kontaidazu ipuin bat

Martxoak 4 eta 18: 17:30etan, Liburutegian

 

ePELIan

Martxoak 2,9,16 eta 23 eta 30: Kultur etxean

 

Txepetxa

(Parte hartzeko aurrez izena eman behar da WhatsApp bidez, 688 684 029 telefono zenbakian)

Martxoak 7 eta 21: 17:00-18:00 (HH) eta 18:00-19:00 (LH). Arroabeko Elkargunean.

 

Udaleku irekietako, kirol udalekutako eta uda gazteko izen-emateak

Martxoaren 12tik apirilaren 4ra

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide