Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

3Z taldeak antolatuta, ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko hitzaldia eskainiko du Beñat Irasuegi OklatuKoopeko kideak Portalen. Datorren asteartean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
Ekonomian eta ekintzailetza ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira euren helburuak. Bere sorkuntzatik lan handia egiten ari dira ekonomia kooperatiboaren inguruan; adibidez, Fiare eta Coop 57 egitasmoetan.
Argazkia: tapuntu.eus