Elkarretaratzea azken hilketa matxistak salatzeko

Egun bakarrean EHn 4 emakume hil dituzte Gasteizen eta Angelun, jadanik sei dira aurten hilketa matxisten zerrenda beltza osatzen dutenak. Zestoako Txoko Feministak bat egiten du EHko mugimendu feministak egindako deialdiarekin, eta ekainak 23, osteguna arratsaldeko 8etan herriko plazan elkarretaratzea egingo dugu. ERASO SEXISTARIK EZ! ‪#‎MatxismoakHiltzenDu‬




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide