Albisteak

[ELKARRIZKETA] Beñat Sainz arroarrak Gipuzkoako Itzulian lehenengo aldiz parte hartuta bosgarren postua lortu zuen

Beñat Sainz arruarrak Gipuzkoako Itzulian, sailkapena nagusian bosgarren bukatu zuen. Lehen urteko lehena izan zen eta baita lehen gipuzkoarra ere. Podiumetik pasa eta astebetera, lortutako emaitzaren aurrean nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.

1- Beñat, aurkeztu zure burua, nor zara? Zein txirrindulari taldekoa zara?
Benat Sainz Arriola naiz, Arroarra. 17 urte dauzkat eta Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindularia naiz.

2- Noiz hasi ziñen bizikletan ibiltzen, eta nondik datorkizu zaletasun hori?
Txiki txikitatik hasi nitzan mendiko bizikletan ibiltzen eta beti izan dut gustuko bizikletan ibiltzea. Alebinetan hasi nintzen lehiatzen Zumaiko elkartean eta ordutik aurrea nabil bertan.

3- Nola sentitzen zara Gipuzkoako Itzuliaren sailkapen orokorrean bosgarren postua lortuta?
Oso gustura nago egindako lorpenarekin zeren eta banekien ondo egiteko aukerak neuzkala, baina beti ere lehenengo urtea dela eta, esperientzia gutxiago edukitzen da. Disfrutatzera atera ginen lehenengo urtea zelako, baina ikusita ondo hasi ginela pixkanaka eta ahal zen heinean hobetzen joan ginen egunetik egunera.

4-  Zer esan nahi du zuretzat Gipuzkoako Itzuliaren lehen urteko korrikalaririk onena zarela azpimarratzeak?
Ba asko pozten du lorpen horrek, jakinda lehenengo urtea dela, onena izatea. Baina ala ere besteak ere oso maila onean egon ziren eta oso estu egon zen orokorrean maillota lortzeko.

5-  Nolakoa izan da zure prestakuntza itzulia prestatzeko? Zure ustez, zer alderdi izan ziren funtsezkoak zure jardunerako?
Ez dut prestakuntza berezirik egin. Beste lasterketetarako bezala prestatu naiz ahalik eta ondoen iristeko. Lasterketari baino denboraldiko itzuli onei garrantzi asko eman diegu eta ahalik eta ondoen deskantsatuta iritsi ginen.

6-  Zer izan zen Gipuzkoako Itzuliaren erronkarik handiena zuretzat?
Funtsezko alderditako bat izan zen ondo entrenatzea eta baita ondo deskantsatzea egunetik egunera, baina baita ere ekipoko lana egitea.

7-  Lasterketan inoiz izan al da zure azken emaitzarako erabakigarritzat jotzen duzun unerik?
Erronkarik handiena, bat esateko… orokorrean batetik bestera ez zegoen denbora asko eta hori mantentzea esango nuke, baina ala ere, lasai atera ginen lasterketa bakoitzean, zer egitea geneukan jakinda eta konfiantzaz.

8-  Nolako eragina izan du zugan maila honetako karrera batean lehen aldiz lehiatzearen esperientziak?
Bai momentu garrantzitsu batzuk egon dira eta bertan taldekideek oso ondo babestu naute, adibidez, Andoaineko etapan erori egin nintzen eta pelotoira sartzeko nire taldeko Danel Beristain, nire zain gelditu zen berriz ere pelotoira itzultzeko. Azkenengo egunean baita bi momentu garrantzitsu nabarmenduko nituzke: bat, hasieran, berriz ere erori nintzela eta Iker Eizagirre gelditu zen niri laguntzeko, bera gaixo zegoela eta. Gero bukaeran, orokorrean gertu geneukan korrikalari bat eskapatu egin zen eta 20 segunduko aldea zeukan eta nik berari beste 20 segundu ateratzen nizkion, Aratz Unanueren laguntzaz lortu genuen harrapatzea eta bi maillotak etxera ekartzea.

9- Lorpen handi horren ondoren, zein dira txirrindularitzan izango dituzun hurrengo helburuak? Txirrindulari bezala noraino ailegatu nahiko zenuke?
Niregan eragina izan du, konfiantza asko bai dut postu hau lortzearekin eta hurrengo Iruñerriako itzulira konfiantza handiarekin joango gara, eta ikusiko da han zer lortzea daukagun. Noraino ailegatu nahiko nuken Ez daukat argi oraindik, zeren eta  ikasketei ere garrantzia eman nahi diet baino gustatuko litzaidake afizionatu mailan jarraitzea eta hortik aurrea ez dakit.

10- Nolakoa izan da zure taldearen eta familiaren laguntza prozesu honetan, eta zer rol jokatu dute zure arrakastan?
Taldearen eta familiaren laguntza ezinbestekoa izan da eta emaitza hau beraiengatik lortu dudala esatea daukat. Asko eskertzen diet.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide