Albisteak

[ELKARRIZKETA] Cristina Pérez: “Haurdun gelditu aurretik “plan” bat egitea garrantzitsua da”

Cristina Pérez Martínez Fisioterapeuta, Osteopata eta PNI-an aditu soriarrak hitzaldia eskainiko du azaroaren 28an, osteguna, Eskua terapia zentroan. Haurdun dauden emakumeei eta haurrei zuzendutako kontsultak pasako ditu abendutik aurrera terapia zentroan eta saio horien aurkezpena izango da ostegunekoa. Hitzaldian, haurraren neurogarapen egokirako eta sistema immunerako gakoak, aldaketa txikiak eta guztia ahalik eta ondoen joan dadin kontuan hartu beharreko gaiak azalduko ditu. Saioa, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango da eta bertaratzen direnenek liburutxoa jasoko dute opari.

Nola egiten duzu lan kontsultan eta zer nolako patologiak tratatzen dituzu?
Kontsultan hainbat ikuspegitatik egiten dugu lan; alde batetik, fisioterapeuta gisa, patologia ezberdinak tratatzen ditugu, arazo muskulu-eskeletikoak, hala nola bihurrituak, kontusioak, eskoliosiak, zerbikaletako minak, zefaleak edota migrainak. Eskuzko terapiako eta osteopatiako beste teknika batzuekin konbinatuta, erditzetik etor daitezkeen arazoei erantzuten diegu: plagiozefaliei eta tortasiei. Gaur egun oso ohikoak diren patologiak lantzen ditugu; errepikapenezko infekzioak, otitisa, bronkitisa, bronkiolitisa, dermatitisa… Ikuspuntua gehiago zabalduz tratatzen ditugu, eta patologiaren jatorria bilatuz aurre egiten diogu, horrela, ebazpenean eraginkorragoak izateko, eta hor oinarritzen gara PNI klinikoan.

 

Zertan datza PNI-ak?
Bizitzako lehen bi urtetan, haurrak bere immunitate-sistema garatu eta heltzen du eta garapen egoki horren mende daude etorkizunean izan ditzaken patologia asko. PNI klinikoak garapen egoki horretarako gakoak aztertzen ditu. Horietako batzuk amaren bakterio-flora haurrari behar bezala transmititzean datza. Haurra zesarea bidez jaio bada edo ezin izan badu amaren esnea hartu, aparteko flora-ekarpena baloratu beharko dugu. Oso garrantzitsua da, halaber, jaioberriak gurasoekin duen atxikimendua eta “azala azalarekin” ukitzea; horrek oinarri bat ezarriko du behar bezala garatzeko. “Porteatzea” eta haurrarekin lo egitea ere oso tresna garrantzitsuak dira gure txikien neurogarapenean, geroago ager daitezkeen alterazioak saihesteko, hiperaktibitatea edo ikasgelan arretarik eza esaterako.

Laburbilduz, haurdun gelditu aurretik “plan” bat egitea garrantzitsua da. Haurdunaldia eta erditzea ondo planifikatzea eta erditu ondorenerakoa behar bezala prestatzea oso garrantzitsua da guztia ahalik eta ondoen joateko. Askotan entzun diet amei esaten: “Prestakuntza handia erditzerakoan, baina… ondoren datorrenerako nork prestatzen gaitu?”, hori da gure helburua, haurdunaldiaren plangintzan laguntzea haurraren garapen egokia ziurtatuz, bai sistema immunearen ikuspegitik, baita sistema zuzen baten ikuspegitik ere.

Eta arnas fisioterapiak?
Arnas fisioterapia tresna bikaina da arnasketa-prozesu desberdinak tratatzeko. Frantzian, fisioterapeutek anbulatorioetan eta etxean artatzen dituzte arnasketako patologiak dituzten haurrak. Bronkiolitisa, mukoa drainatzen laguntzeak ez du gaixotasuna konpontzeko denbora murrizten, baina haurraren egoera nabarmen hobetzen bada, hobeto jateko aukera ematen die, hobeto atseden hartzeko, hobeto egoteko. Gainera, saihetsaldea eta diafragma malgutzen baditugu biriketako perfusioa areagotzeko eta ohitura txikiak aldatuz, errezidibak saihets ditzakegu.

 

Zerk eraman zintuen PNI-an espezializatzera?
Gurea bezalako lanbide zoragarria duzunean, ez duzu inoiz prestakuntzarik eteten, ikastaro berri bat egiten duzun bakoitzean, beste metodo bateko beste teknika bati buruz hitz egiten dizute, eta hori oso ona da. Duela bi urte, nire doktoregoa aurkeztu nuen Sevillako unibertsitatean, eta esan nuen nekatuta nengoela eta ez nuela beste ikastaro batean izena emango, uste dut hilabete bat ere ez nuela behar izan Madrilen fisioterapia pediatrikoan matrikulatzeko. Orain Vigo eta Zaragoza artean nago, beste prestakuntza batean. Nire seme-alabek izututa galdetzen didate ea ikastea inoiz amaitzen al den, uste dut egunero ikasten dugula zerbait.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide