Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Osasuna eta errausketa ikerketa taldeak (OEIT) egin duen ikerketa lanaren emaitzak adieraztea da hitzaldiaren helburua. Garrantzitsua iruditzen zaigu informazio hau jendearengana iristea. Mundu mailan errauskailuak dauden tokietan egindako ikerketa guztien berraztertzea egiten ari gara. OEIT taldeak egindako ikerketen emaitzak erakutsiko ditugu hitzaldian. Adibidez, 10-15 urtetara errausketak osasunean eragina daukala ikus daiteke emaitza horietan.
Gizakiok ondo bizitzeko behar ditugun baldintzetaz herritarrak informatuta egotea oso garrantzitsua da, eta hitzaldira etortzen direnei errausketak osasunean dituen eraginen gaineko informazioa emango zaie.
Errausketak osasunean daukan eragina aztertu dugu OEIT taldea osatzen dugunok, oso lan serioa ari da egiten taldea. 2004 urte inguruan sortu zen OEIT. Garai hartan Txingudin erraustegia egingo zela zabaldu zen, eta mediku batzuk elkartu ziren errausketak osasunean daukan eragina aztertzen hasteko. Garai hartan OEITek argitaratu zuen idatzi batek osasungintzako 500 profesionalen atxikimendua lortu zuen. Ondoren erraustegiaren gaia isildu zen, baina ordutik gaur arte gure ikerketa lanak aurrera jarraitu du.
Gipuzkoako osasungintzako profesionalez osatuta dago taldea. Osasun arloan lan egiten duen edonor batu daiteke taldera. Taldeko hainbat mediku ikerketa lanetan ari dira.
OEIT taldearen facebook orrian aurki dezakezue informazio gehiago.
IRUZKINDU