Albisteak
[ELKARRIZKETA] Lierni Unanue sortu berri duten Kalekatu elkartearen inguruan
— 2018-01-31Astelehenean egin zuten Kalekatu elkarteako lehen bilera. Kalean dauden katuei babesa eskaintzeko asmoz sortutako elkartea da. Lierni Unanue bertako kide eta sustatzailearekin izan gara hizketan.
Nondik sortu zitzaizuen elkarte hau sortzeko asmoa?
Beti egon dira katuak. Kalean ikusten genituen, batzuk errepidea gurutzatzen, beste batzuk autoren batek harrapatuta… Kalean dauden katu asko gaixorik daude katarroarekin batzuk baina beste askok minbizia bezalako gaixotasunak dituzte. Nik, pertsonalki, kalean ikusten nituen katuei beti jaten ematen nien. Jende asko ikusten nuen berdina egiten eta guztiok zerbait gehiago egin genezakeela pentsatu nuen.
Ezagun bat nire egoeran zegoen, berak ere zerbait egitea beharrezkoa zela uste zuen. Azpeitian eta Azkoitian kalekatuen kontuarekin zerbait egiten hasita zeudela jakin eta guk berdina egitea pentsatu genuen.
Zein da elkartearen helburua?
Poriektuaren helburua katu hauen osasuna bermatu eta ugalketa kontrolatzea da. CES (captura, estirilización y suelta) sistema erabiltzea nahi dugu. Honekin katu kopurua kontrolatuko genuke. Guztien %70a esterilizatuko genuke, denei CES sistema aplikatuz gero, jarraipena ez baita bermatzen.
Udaletxeari zuen proiektua aurkeztu al diozue?
Bai. Diru laguntza eskatu diogu Udalari gure proiektua garatu ahal izateko eta haren erantzunaren zain gaude. Laguntza horrekin gure helburuak bete nahiko genituzke. Diru hori egoera horretan dauden katuek behar dituzten tratamenduak finantzatzeko erabiliko genuke
Ba al dakizue zenbat kale katu dauden Zestoan?
Ia ezinezkoa da kopuru zehatza jakitea. Gutxi gorabehera non mugitzen diren badakigu, bost kolonia ditugu zenbatuta. Jaten ematera joanez gero batzuetan hiru azaltzen dira, bestetan 5 edo 6, aldiro katu ezberdin bat edo gehiago etortzen dira.
Lehenengo bilera egin zenuten astelehenean. Ze harrera izan duzue?
Zortzi lagun elkartu ginen bertan. Proiektua azaldu genuen eta bertaratutakoek proiektuarekiko interesa agertu zuten. Oraindik asko dugu egiteko, informazio gehiago behar dugu baina animatuta gaude.
Ez dakigu hurrengo bilera noiz izango den, Udalaren erantzunaren zain gaudelako baina gure facebook-eko orrialdeak emango dugu honen berri.
Egin zaitez bazkide