Albisteak

Elkartasun giro bikaina sortu da gaur Malen Etxearen aitzakian

Bargaztak, Zestoako Txoko feministak deituta “3000 baietz” ekimena izan da gaur goizean eta adin guztietako hogeita hamar bat lagun inguruk hartu dute parte Sastarrain-Zestoa lasterketan. Lasterketa bukaeran Malen etxeako kideek eskerrak eman dizkiete Bargazta taldekoei, ekintza aurrera ematea posible egin dutenei eta elkartasuna adierazi duten guztiei.Ssari batzuk ere banatu dira eta paella eta txotxa ere izan dira udaletxe azpian goizari amaiera emateko. Talde feministak balorazio oso ona egin du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide