Albisteak

Elkartasun Jaialdia egingo dute gaur Gaztetxean

Gaur, urtarrilaren 26an defentsa komunitatea plataformarekin batera, Zestoako Gazte Asanbladak Elkartasun jaialdia antolatu du Zestoako Gaztetxean. Asteazkenean izandako epaiketaren ondorioz etor daitezkeen isun eta ondorio ekonomikoei aurre egiteko baliabideak lortzea da helburua. Sententziaren zai daude bi epaituak, hiru eta bost egunen artean jasotzea espero dute eta 70.000 euroko isunaren aurrean leudeke.

Iluntzeko 22:00etatik aurrera izango da Zestoako Gaztetxean eta 6 euroko sarrera ordaindu beharko da. Ke Lepo, Ezpalak eta Manitu talde zestoarrek osatuko dute jaialdiaren lehenego zatia, ondoren DJak etorriko dira: Costmix eta 3re.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide