Emaitzak eta aste honetako partidak
— 2025-03-27Pasa den ostiralean, Abantzu Pilota Klubeko bi bikotek Udaberri Sariko finalak jokatu zituzten Alegiako Elorri pilotalekuan. Kadeteen 2. mailako finalean, Oinatz Izagirrek eta Mikel Zabalak osatutako bikoteak 22-15 galdu zuen. Emaitza bera jaso zuten Oier Alonsok eta Julen Odriozolak, beste final batean, 22-15.
Aste honetako partidak
Asteburu honetan, final gehiago izango dira jokoan. Larunbatean, martxoaren 29an, Jokin Arrizabalaga eta Euken Zubelzuk jokatuko du Jubenilen 3. mailako finala Azkoitiko pilotalekuan, goizeko 9:30ean. Bigarren partida izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide