Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Emakume Langileen Eskolaren barruko bigarren saioa antolatu du Itaiak hilaren 27rako. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, gaztetxean. Genero auziak historian zehar izan duen bilakaera aztertuko dute saioan.
Joan den ikasturtean jarri zuten egitasmoa martxan, emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatu eta horiei aurre egiteko mekanismoak pentsatzeko. Larunbateko saioa izango da ikasturte berriko aurrena, eta subjektu politikoaz hausnartuko dute bertan.