Albisteak

‘Emakume Master Cup’ esku pilota txapelketa igande honetan hasiko da Zestoan

Igande honetan (urtarrilak 22) hasiko da LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP esku-pilota txapelketa. Txapelketa horretako lehenengo partidak Zestoan jokatuko dira igande honetan. Datozen asteetan Larrabetzun eta Ordizian jarraituko du txapelketak.

Bi mailatan jokatuko da txapelketa: elite maila eta lehen maila. Zestoan lehen mailako pilotarien kanporaketak jokatuko dira igande honetan, goizeko 10:00etatik aurrera.

Txapelketaren inguruko informazio guztia emakumemastercup.eus webgunean duzue.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide